Etsaiak garaile eta garaituen inguruko kalkulu propioak eginak ditu eta herri hau zanpatuta dagoela ikusarazi nahi du, baina oso oker dabil inozoa. Herri honek erantzuteko gaitasuna dauka, egunero erakusten du duen indarra eta ez du inork inoiz zanpatuko. Laukitxoen taulan daude justizia, egia, errespetua eta askatasuna jokoan; xake egingo diegu. Iheskide ere hala dago, errebelde, beti errebelde, baina helduago, mugitu beharreko fitxak zeintzuk diren jakinda, etsaia urduri jarri nahian, aurpegia emanez irmo. Aurrera begira, garai berria justoa izan dadin eta bakea benetakoa erdietsi dezagun. Musika sortzaile gisa ere pauso erraldoia eman dute. Kantuek kutsu jantziagoa dute, pisutsuagoa; ondo kudeatutako malenkonia eta aurrera begiratzeko ausardiarena, irmotasuna eta amorru eraikitzailea bere baitan gordetzen dutenak. Diskoa zabaltzen duen 'Sugarretan' asmo-deklarazio argiada hitzetan eta izatean, "ez garajoan ... borrokarako prest"; eta punk-rock dotorea jasotzen du, melodia itsaskorrekoa eta pausatua, baina innoa. 'Matxinatua'-k ere badu SocialDistortion-en eskolako antzeko pegada baina rockeroagoa eta indartsuagoa ere bada tamaina oso egokian, perla bat. 'Garaitu ez gaituztelako'-k ere punk-rock gitarreroa du ardatz, eta hard-rocketik ere edaten duo 'Samia'-n, esaterako, melena askatu eta hardrock motorrean abiatu dira. Eta 'Izan ginena'-k eta 'Portalekua'-k gehiago dute kaleko mobidatik, lelo eta erritmo hurbilagoetatik. Bukaerarako ixten dut 'Ezerezaren espetxeratzea' itzelezko danbatekoa eta abesti borobila, Anestesia taldeko Ibon 'basurdea'-k are eta gehiago borobiltzen duena. Baina bada askoz gehiago. Iheskidek fitxa mugitu du orain ere. Eta zu zeren zain zaude? Asko dago jokoan