Bridaga Improductiva musika tal de irundarraren esanetan, bizitzea egokitu zaien garaia definitzeko egokien iruditzen zaien esaera da "GATO POR LIEBRE", diska berriaren izenburua. Beraien ibilbidea, egun bizi dugun krisi egoerarekin (ekonomikoa, politikoa, ekologogikoa, soziala ... ) bat joan da. 2007tik hasi eta gaur egun arte Nafarroako eskenatoki ugaritan beraien maketa (2010) eta diskarekin ("¡¡Manos arriba!!", 2012) egindako ibilbideak ausnarketa ugari egiteko aukera eman die. Jendea dantzan ipini eta gure herriko jaiei musika jartzeaz gain, herriaren eta herritarren bizi egoeraz ohartzeko aukera izan dute, Haizeak eramandako esanek, bete gabeko ametsek, erantzunik gabeko eskaerek eta etorkizun ilun batek Brigada Improductiva indartu eta gogortu dute. Beraien helburuak argi dituzte: borroka eta musika batera dihoaz! ! ! Honek beraien musika estiloa sakontzera eta gogortzera eraman ditu: rock gehiago, ska gehiago. Diska berriaren soinua, gogorra bezain goxoa da, ostikada baten intentsitatea daukan laztana edo kitzikatzen gaituen ukabilkada ... Gitarren gogortasunak eta erritmo goxoek bat egiten dute beraien lan berrian baina taldearen oinarriak ahaztu gabe. 8 urteko ibilbide honetan, taldekide batzuk joan egin dira eta beste batzuk etorri. Honek soinu aldaketak eragin ditu , melodía zehatz eta helduago batera iritsiaz. Batzutan melodia goxoa da, ozen eta gogor kolpatzen duen erritmoa bestetan. Baina beti gogor eta indartsu aditzen diren doinuak dira, Rock gehiago, Ska gehiago. Diskoan, soinu eta abestien letrek bat egiten dute bizi dugun ego era latza salatzeko eta etorkizunari begira borrokan jarraitzeko indarrak aldarrikatuz, betiere, Brigada Improductiva taldearen ezaugarri diren jai giro dantzagarri eta adiskidetasunean oinarrituz. Diska hau, Esparza de Galar herrian dagoen Sonido XXI estudioan grabatua izan da Javi San Martín-en gidaritzapean. Diaska berri hau, dantzan ari zaren bitartean, aurpegianjasotako ukabilkada bat bezalakoa da. Bereganatzen zaituen diska!! ! ! ! No hay liebre y la curiosidad mató al gato ... Pero murió sabiendo.