Botere faktiko eta lobby askok ezer aldatu nah iez dutenean eta beste batzuek erdizpurdiko bakearen eta elkarbizitzaren aldeko itxurazko ekimenak adosten dituztenean, bada oraindik beste askoren ahotsen bozgorailu izatea lortu duena; horien artean Iheskide taldea, rock matxinoen gerrilariez osatua. Ihesbide (b-rekin) 2004an sortu zenElorrion, punk-rock errebeldea egiteko eta bidegabekeriak sufritutakoen bozgorailu bilakatzeko. Zeregin horriekin eta maketa eta disko bana kaleratu zituzten, 2008an Tronpi taldekidea atxilotu eta espetxeratu zuten arte. Hala, Tronpiren eta errepresaliatu guztien omenez, hainbat lagunen babesa jaso eta “Iheskide” diskoa grabatu zuten. Ordutik taldea Iheskide bilakatu da, errepresioaren ondorioz ondoan egon ezin duten beste lagun batzuk ere taldea osatzen dutelako. Eta Tronpi dagoeneko taldean dago berriro ere. Haritz Harreguy-rekin Higain estudioan grabatu duten laugarren disko honetan ere iraultza, espetxea, Nafarroa, lobby jeltzalea, gose greba, dispertsioa, maitasuna eta antzeko gaiak landu dituzte. Musikari dagokionez, hurbil daude Kanpazar gaina alderik alde gainditu izan duen Oi!-aren arrastotik, baina punk-rock errebeldea da beraien esparrua eta estilistikoki oso irekia: oso gitarreroa eta rock-and-rolleroa batzutan Eskandinabiako taldeak gogora araziz; Ingalaterrako 77ko doinuak zein NCC gogora ekarriz; hard-rocka eta Alemaniako punka ezkonduz; popa eta emozioa doinu indartsuetan zizelkatuta; Laboaren berrirakurketa-omenaldian; eta baita hit!hutsa izan arren irrati gutxitan aireatuko duten “Gosegreban” ere. Atzoko eta gaurko gazteen musika eraginak, inongo aurre iritzi gabe, irmoak eta gitarrabizi-biziak dituztela, mezuz josiak, gure herriaren defentsan aritu diren eta dabiltzanei ongi etorria egiteko modukoak. Maukamusikagintza / Iheskide