Xabier Iriondo eta Keu Agirretxearen proiektu musikala da KX, Ondarroan eta Milanen sortutako bidai musikala. Abestiei eta experimentazioari hegoak eman eta bat egiten dute melodiak eta avant-garde soiñu gordiñenak. Luxuzko kolaborazioak izan dituzte diskoan, Kirmen Uribe entzun ahal da bere ¨Amak einddako jertsak¨ olerkia errezitatzen eta Mikel Etxabururen poemak aurkitu ahal ditugu hitzetan, ¨Sekretua¨, ¨Amets bat baino ez¨, ¨Zure negua¨, ¨Buru handien mendekua¨ eta ¨Eta orain zer¨, Josu Eizagirre izan da ¨Buru handien mendekua¨ abestiaren bidoegilea eta Yolanda Eizagirre argazkilaria diseiñuaren arduraduna. Hona hemen KXen diskoari buruz erreferentzia batzuk: "Libre sortutako musika, gure barruko argi-ilunak erarik dotoreenean". ( Kirmen Uribe) ¨10 mapas de territorios inexplorados dibujados a base de voz y guitarras que redefinen el universo de la emergente vanguardia euskaldun¨ ( Joseba Martin, La jungla sonora ) ¨Ausarta bezain kuttuna, arraroa bezain sentikorra, lan benetan zoragarria. Ah! ze bidaia!¨ ( Anje Duhalde ) ¨Ohi ez bezala, abanguardiaren arriskua kantu sendoen alde¨ (Fermin Etxegoien) 'Etxekoie, artisautik daukona, minimalista, intrigantie, irekixa, kolore motel baina askotarikue...'. ( Iker Barandiaran ) Xabier Iriondo, gitarjolea, azken 20 urteetan Italian izan diren proiektu musikal ausartenetan parte hartu du eta Afterhours talde ospetsuko kidea da. 40 disko baiño gehiago kaleratu ditu talde desberdinekin eta Europan, EEUU eta Japonen eskaini ditu kontzertuak. 2001. urtetik ona berak eraikitako instrumentuek eskaintzen dituzten aukerak esploratzen ari da, instrumentu elektroakustikoak eta baita musika elektronikoarekin. Keu Agirretxea, estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea, abeslaria eta konposatzailea da. Uek, Governors, Fjord eta Etsaiak taldetako kidea izan da. 17 disko kaleratu ditu, hoietako hiru instrumentalak eta Euskal herrian, Espainian, Mexikon, Kuban, Londresen eta Parisen eskaini ditu kontzertuak. Bere azken lana ¨Behe presioaren erdigunean¨ (2013) izan da.