Keuk ez du inor epel uzten. Hiru urte zain egon ostean, Ondarruko abeslariak diska berria plazaratuko duo Bere lanik asmo handikoena eta borobilena. "Nomadak eta kofrea" lanak, Keuren soinurik onena eta helduena dakar. Lana Madrilen grabatu du ondoko musikariekin: Javi Calambres ( Superskunk, Bebe) baxuan, David Bao ( O'Funkillo, Raimundo Amador) baterian, Carlos Noain (Naica) teklatuetan eta sintetizadoreekin eta Keu gitarra akustiko, elektriko eta ahotsean. Lana Haritz Harreguyk nahastu du Higain Estudioetan (Usurbil). Lehen mailako musikari hauen parte hartzeaz gain, diska are aberatsagoa egiten dute beste kolaboratzaileek: Jairo Zavalaren (Depedro) ahots zirraragarria "Bila" Hitean , Pablo Novoaren gitarra lilurragarria "Esan eta erantzun" abestian, Mikel Erentxunen ahotsa folk kutsuko "Ura izotz bihurtzen da•• kantuan, Xabi Solano abestirik rockeroena eta indartsuena den "Zu berriron eta Izaro Andresen ahots samurra "Kristal blindatuak" abestian. Keuren ahots doinu eta tonu beroak Mikel Etxaburu, Kirmen Uribe eta Aiert Goenagak idatzitako istorio ederrak maisuki plazaratzen dizkigu. Artista ezberdinen elkarlana den diska honetan, portada ere elkarlan horren eredu da. Javier Bergasak egin du berau, eta oso ondo marrazten du barruan arkituko dugun altxorra. Keuren diskarik freskoenaren aurrean gaude, musikalki anitzena eta zer esana emango duena. Zuzenekoekin martxoaren Sean hasiko dira Bonberenean eta 6an Ondarruko Beikozinin. Keurekin batera eszenatoki gainean bere ohiko banda egon da, Fignuh Experience, Mikel Arakistain, Iñaki Jaio eta Isusko Ramon.