Egur hau sendoagoa da. Egurra ta Kitto taldeak, bere hirugarren lana aurkeztu berri du. Punk-rock doinuetara nabarmen gerturatu dira disko honetan, ska doinuak baztertu gabe beti ere. Gitarra zorrotzagoak, erritmo azkarragoak eta ahots indartsuagoak nahastuz, “Zuentzat” izeneko diskoak aldaketa nabarmena ekarri du. 10 abesti osatu dituzte, erritmo desberdinak uztartuz oraingoan ere: punk-rock hutsak direnez da berandu abestik hasi eta erritmo desberdinen nahasketa berezia den zuzeu arte. Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute diskoa, Axular Arizmendi teknikariaren gidaritzapean. Zuentzat, norentzat? Hitzei dagokionez, aldarrikapenak eta parranda eta bizitzari buruzko kantuak nahasten dira. Zuengatik abestia, taldearen jarraitzaileei eskainia, denboratik ihes parrandei buruzkoa, heldu besotik herri harresiari buruzkoa...denek dute tokia disko berrian. Eta “Zuentzat” diskoa norentzat da?Argi eta garbi eskaintza bat egin nahi izan dute izenburu hau jarriaz. Beraien ondoan izan diren guztiei, jarraitzaile guztiei, herri harresietan parte hartu duten guztiei... azken finean, munduko edozein txokotan mundu hobe baten alde lanean ari diren guztiei eskaini nahi izan diete disko berria. Kolaborazioak Hainbat laguntzaile izan dituzte oraingoan ere.Hitzei dagokionez, Errefusa eta denboratik ihes abestiak Jokin Uranga eta Iñaki Gurrutxaga bertsolarien artean egin dituzte, Orkatza bestia Nekane Zinkunegi bertsolari gazteak idatzi du eta Badator Amerika Beñat HachEmbarek saharar jatorriko gazte ormaiztegiarrak idatzi die. Zuzeu eta Orkatza abestietan txalaparta soinuak ere entzun litezke Ander eta Roke-ren eskutik eta kolaboraziorik pisutsuena, ziurrenik, heldu besotik abestikoa da. IbonLabaka, The Fridays Crew taldeko baxujoleak abesten du, bere ahots benetan indartsuarekin abestiari ikaragarrizko sendotasuna itsatsiz.