Artist Header
Anita Parker (Arrasate, 2017) osatzen duten taldekideak Arrasate, Bilbo eta Lakuntzakoak dira. Bilerak eta entseguak Arrasatekoak. Anita Parker taldeko Ane Martinez Zango taldean ibilitakoa da, Olatz Anduezak Skalariak taldean jo zuen, Iñaki Bengoak eta Jon Zubiaga Osoronek Gose taldearen eskarmentua dute. "Anita Parker" Shot estudioetan grabatu du Anita Parker taldeak 2017ko uztaila eta abuztuan, Gose taldeak erabili ohi duen musika laborategi berean. Jonan Ordorikak masterizatu du 2017ko irailean mamia estudioetan. Sei abestiko diskoa nahiz eta beste sei grabatuta utzi diren gerorako, zuzenekoetarako abestiak izateko. Estudioan izan diren laguntzaileak. Ricardo Altunak ahotsa sartu du “Izar Gorria” abestian. Arkaitz Biainek “Amaia” abestian ahotsak eta testuak egin ditu. John Kaimanek bonbardinoa jo du "Orain eta Beti” kantuan. Zigor DZ dj-a da “Michelle” abestian. Inazio Olaizolak koruak egin ditu “Orain eta Beti” abestian. Koldo Uriartek pianoa jo du “Bitxo” abestian. Anita Parker lehen diskoan oso jostalaria da, swingak duen zuina biribila da edozein pasarte amilkor une batez ekiditeko alaitasunaren eta jai giroko musikaren jarrera eskainiz doalako. Anita Parker taldea swinga zuinean doa. Orain eta beti. Izan dira eskuak poltsikoan eduki. Jauzi txikiak eta zango mugimenduak buruari zorabioa ekartzeko. Dantzan murgiltzeko. Entzun gabe. Bristolen sortutako Massive Atack etor dakizuke burura hasiera gordina gerora dantzarako proposamenarekin dator. Michelle. Arina, bateriaren erritmora egokituko da gure gorputza. Dantza elektro-swing raparekin nahastuta. Amaia. Amaia Apaolazari eskainitako abestia. Laguna eta managerra beste talde batzuetan. New Order taldearen hasierako garaiko usaina du. Pop elektronikoa, gitarra sotilak, sentimendua hitz eta ahots bakoitzean. Izar gorria. Elektro swing dantzagarria, jazz ukitu nabarmenarekin. Lelo errepikakor bezain erakargarriak. AEBetako 1930eko hamarkadara garamatza eta baita hainbat filmetako soinu bandetara. Freskotasuna. Bitxo. Tangoa swing bihurtuta mexikar erara trap erritmoarekin. Ura basamortuko loreari botatzeko, gero dantza pianoarekin batera. Tempo erdikoa. Anita Parker: Ane Martinez: ahotsa eta koruak Iñaki Bengoa: erritmoak eta sekuentziak Jon Zubiaga “Osoron”: gitarrak.

My Albums

Browse my albums

  • jarraituiguzu

    • image
    • image