Artist Header
  • Location Arrasate
  • Book Tour www.arkadasocial.com
  • Awards
  • Social Connect
Arkada Social 1997. urtearen amaieran jaio zen Arrasaten. Taldea Kuadrilla bereko 5 lagunek osatu zuten: Ciri (ahotsa), Hodei (baxua eta koruak), Brian (gitarra), Unai (gitarra) eta Julio (bateria). 1999an Cirik taldea utzi zuen, ondorioz, Hodei abeslari bezala hasi zen baxua jotzen jarritu zuelarik eta Juliok koruak egingo zituen. Beranduago 2001ean Unaik taldea uztea erabaki zuen. Honela taldea hirukote bezala gelditu zen. 2001. urtearen erdialdean, Euskal Herrian zehar 50 kontzertu eman ondoren, abesti zahar asko alde batera utzi eta berriak egiten hasi ziren. Kantu berri hauekin 2001ko gabonetan beraien lehen diskoa grabatu zuten "Sin sufrimiento no hay gloria" izenekoa. Disko hau 2003an argitaratu zen Guns of Brixton Records zigilupean. 2003. urte amaieran taldea desegin zen. 2006an taldea desegin zenean gelditu ziren 3 taldekideek agur kontzertu batzuk ematea pentsatu zuten. 3 kontzertuko bira txiki bat egin zuten Añorgan (Gaztetxean), Arrasateko Monterron parkean (2006-06-10) eta azkena Arrasaten berriz ere 360 Aretoan (2006-09-21). Kontzertuek izugarrizko arrakasta izan zuten, horrenbestekoa izan zen, ezen azken kontzertuan (kontzertu berezia izan zena) aretoa txiki gelditu zen eta jende asko kanpoan gelditu zen. Hau ikusita beste azken kontzertu bat egitea erabaki zuten, oraingoan Bergarako Jam aretoan (2006-11-18). Azken bi kontzertuetan hasierako abestiak ere jo zituzten, hasierako taldekideekin. Azken bira honetarako 6 abestiko disko bat ere kaleratu zuten. Gainera birako kontzertuak grabatu egin ziren, etorkizunean DVD bat ateratzeko asmoarekin. "Zuzenean" deituriko DVD hau ez zen 2009rarte argitaratu. 2008 otsailean taldea berriz ere agertokira igo zen. Oraingo honetan Des-kontrol taldeari ezarritako isun bati aurre egiteko jo zuten. Kontzertua Arrasateko Uarkape pilotalekuan izan zen. Hurrengo urteetan kontzertu batzuk jotzen jarritu zuten, batez ere 2011. urtean. Azken kontzertu hauen harrera onagatik eta taldekideek izandako sentipen onengatik disko berria grabatzea erabaki zuten. Gainera, taldean aldaketa egon zen, bigarren gitarra jotzeko Arri (Never Surrender) sartu zen, taldea laukote bezala geldituz. "Beste istorio bat" diskoa 2012ko martxoan kaleratu zen, oraingoan Mauka Musikagintzarekin. Diskoa 8 kantuz osatua dago, horietatik bi abesti zaharrak dira (aurretik argitaratu gabeak), eta "Nafarroa hilezkorra" abestia "Nafarroa 1512-2012" bilduman ere sartu zuten. Hurrengo urtean kontzertuak ematen jarraitu zuten Euskal Herri osoan zehar. Emanaldi aipagarrienetako bat 2013an Iruñeako San Ferminetakoa izan daiteke, agertokira San Ferminetako jantziarekin igo baitziren 4000 pertsonen aurrean kontzertua jotzeko. Honetaz gain, urrian disko berria grabatzen hasiko zirela iragarri zuten.
  • jarraituiguzu

    • image
    • image