Artist Header
Egun,Esne beltza taldeko kideen musika ibilbideak aipatzen hastea, taldeak azken lau urte hauetan egindako guztia gutxiestea litzateke. Argi dago, aurretik erretako kilometro horiek guztiek gabe, zaila izanen zela Esne Beltza bezalako musika makina perfektu bat irudikatzea, zapaldutako eszenatoki bakoitza eta grabaturiko disko bakoitza musikari bezala sendotu eta hazteko ezinbesteko bidea izan baita. Sortu zenetik etengabeko mugimenduan izan da taldea, ehunka izan direlarik eskaini dituzten emanaldiak eta bost grabatu dituzten estudioko diskoak. Musikalki koktelera koloretsua da Esne Beltza. Ezinezkoa da eremu zehatz batean kokatzea taldearen jarduna. Edozein musika estilo txikia geratzen da taldearen musika era adierazteko orduan: hip hop, reggae, soul, rock, folk, edota kunbia bezalako estiloen eragin guzti horiek, bizi izandako esperientzi bakoitzetik landuak izan dira, musikari bezala zapalduriko herrialde bakoitzeko postala irudikatuz. Finean, Euskal Herri txikitik mundu zabalera bidaia erakusten digu Esne Beltzak, txikitasunetik, handitasun anitzeraino bidea eginez. Taldearen lehen diskoa esaterako, Made in Euskal Herria, printzipioen deklarazio argibat da bere osotasunean. 2008an argitaratu zuen Gaztelupeko Hotsak zigilu gipuzkoarraktaldearen estreinako diskoa, eta bertan ederki sumatzen zen taldearen norabidea. Lehen harria ezarria zegoen jada.Musika ezin katalogatu badaiteke ere, Esne beltza taldearen hitzak izen propio bat dute: Jon Garmendia “Txuria”. Hitzetan ere, izan dituzte hainbat lankidetza, Jon Maia edo Maialen Lujanbio bertsolarien hitz bana kasu, baino Esne Beltzaren testu gehienak “Txuriaren”zigilua daramate. Musika eta hitza era naturalean uztartzen da Esne Beltza taldean, musikak doinuez esan nahi duena, hitz egokiekin jantziz, hitz bakoitza, esaldi bakoitza, errealitate batislatuz taldearen unibertso berezian. 2015 eko AZAROA ESNA proiektua, Esne Beltza taldearen 5.estudioko lana da eta bi diskok osatzen dute. Lehenengo diskoa eta bi diskoak bilduko dituen Digi Pack-a aurtengo Durangoko Azokan plazaratuko dira eta bigarren diskoa aldiz, 2016ko maiatzean. Lehen disko honek 8 abesti eta maila handiko kolaborazioak jasotzen ditu; “El Canilo de Jerez”, Ander “Green Valley”, Ruben “La Pegatina”, ZOO, Rude… Aipamen berezia merezi du ere, Luis Toledo diseinatzaileak proiektu honetarako eginiko lanak, muskari paregabeko egonlekua eskaintzen baitio.

My Albums

Browse my albums

  • jarraituiguzu

    • image
    • image