Artist Header
  • Location Ondarroa
  • Book Tour www.keuagirretxea.com
  • Awards
  • Social Connect
Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea, abeslaria eta konposatzailea da Keu Agirretxea, 1973. urteko uztailaren 29an jaioa Ondarroan. Herriko hainbat taldeetan parte hartu ondoren ( Hilobi, KTI, Psychophony ), talde eta proiektu desberdinetan parte hartu du azken 25 urteetan, Uek, Governors, Fjord edo Etsaiak. Gaur egun 17 disko kaleratu ditu. ¨KX¨( 2014 ) da argitaratu duen azken lana Xabier Iriondo musikari italiarrarekin. Keu Agirretxearen izenpean hiru disko kaleratu ditu, ¨Behe presioaren erdigunean¨(2013), ¨Denbora vs kantuak¨(2010) eta ¨Une akustikoak¨(2008). Governors Arrasateko taldearekin 2011 urte osoan zuzenekoak eskaini zituen eta ¨Collage¨(2011) diskoa grabatu zuen. Keuk hiru disko instrumental kaleratu ditu, ¨Uek¨(2000), ¨Ganbaratik¨(2003) eta ¨Fignuh hystreld¨(2005). Power trio bat osatu zuen Mikel Arakistain eta Jon Gurrutxaga lagunekin, UEKen izenpean hiru disko kaleratu zituzten, ¨Heltzear diren egunak¨(2006), ¨Uhinak¨(2007) eta ¨U10¨(2010). Esne beltzako kideekin Gazta zati bat soinu banda taldean ere parte hartu zuen zuzenean 2013. urtean eta 2014. urtean ¨Keinu bat¨ abestia ere grabatu zuen ¨Athletic gu gara¨ CD bildumarako. 2004. urtean Fjord taldea sortu zuen Iban Zugarramurdi, J Sangre eta Mikel Arakistainekin. Haiekin ¨Fjord¨(2004) diskoa grabatu zuen. Etsaiak taldeko kidea izan zen eta bost disko grabatu zituen, ¨Gerra zikina¨(1995), ¨Bakearen guda¨(1997), ¨Askatasun taupada¨(1999), ¨Zuzenean¨(2000) eta ¨Kaos¨(2002). Zuzenean Euskal herri osoan, estatu españolean, Londres, Paris, Mexicon (Toluca, Guadalajara, Mexico D.F, Puebla, Colonia Neztagualtoyoc) eta La Habanan Cuban eskaini ditu kontzertuak. Disko berria prestatzen ari da eta Madrilen grabatuko du udaberrian. Lan berria 2015eko udazkenean kaleratuko da Mauka musikagintza disketxeak
  • jarraituiguzu

    • image
    • image