Artist Header
  • Location
  • Book Tour
  • Awards
  • Social Connect
2011ko neguan zehar, gustuko taldeen bertsioak egiteko helburuarekin, Kemen (kitarra) eta Joseba (ahotsa eta kitarra), Lekeitioko kultur etxean batzen hasi ziren biek gustuko zituzten punk-rock, country, folk... doinuak jorratzeko asmoz. Bertsio hauekin tartekatuz abesti propioak ere sortzen hasi ziren Pello (saxoa eta txirula) lagun zutelarik. Zuzenekoei begira taldea indartzeko, urte bereko abuztuan Ander (bateria) eta Kimetz (baxua) batu zitzaizkion taldeari. 2012ko udaberrian lehen lana grabatu zuten, “McEta” izena jarri ziotena. Lan hau, urte bereko uztailean kaleratu zen. Lehen lana kaleratu ostean hogeita hamar kontzertutik gora eskaini zuten Euskal Herri osoan zehar. 2013ko udan Ruben (soinua) batu zen taldera; taldearen soinua aberastu eta indartzeko asmoarekin. Urte honetako udazkenean estudioko lehen lan luzea grabatu zuten Mungiako Gaua eta Usurbileko Higain estudioan, Haritz Harreguy-ren eskutik, “Piraten Matxinada” izenekoa. Disko honek, urte bereko Durangoko azokan ikusi zuen argia. Hainbat kolaboratzaile izan ziren diska hontan: Aritz Artola (Bizardunak, Fiachras,… ), Andoni Basterretxea (Delirium Tremens) eta Olatz Salvador (Skakeitan) besteak beste. 2013- 2014 urteen artean, berroigeita hamar kontzertutik gora eskaini zituzten Euskal Herriaren luze zabalean. 2014ko Kalera Rock jaialdiaren abestia egiteko parada ere izan zuten. Urte honetako udan Kimetzek taldea utzi behar izan ziren arrazoi pertsonalak direla medio eta Koldok (Sueder) hartu zuen baxua. 2015ko udazkenean “Galarrena” izeneko estudioko bigarren lana grabatu zuten Mungiako Muxikon eta Aulestiko Altxatune estudioetan Jorge Etxebarrieta “Txortx”-en eskutik. Lan berri honekin batera Migel batu zen taldera banjoarekin. Diska honetan parte hartu zuen Batiz-ek besteak beste. 2015-2016 urteetan “Galarrena tour” izeneko biran 40 kontzertutik gora eman zituzten. Aipatzekoak Madril, Oviedo ta Vigon eman zituzten zuzenekoak Euskal Herriko mugak igaroz eta Txori Barrote Bilboko konpartsaren 30. Urteurrena ospatzeko sortutako abestia. Urte beteko geldialdiaren ostean 2018an taldea eraberrituta dator “Gure Naufragioak” izeneko lan berriarekin. Diska berri hau Usurbilgo Higain estudioan grabatu eta nahastu dute Victor Sanchez eta Haritz Harreguyk hurrenez hurren. Taldera batu dira Martzel (bateria), Irati (biolina) eta Beñat (Triki/akordeoia), taldekide gazte bezain esperientziadunak. Lan berri honetan parte hartu dute besteak beste Iñaki Zabaleta (Hammond), Irantzu Garamanedi (whistle) eta Ager Insunzak (pedal Steel). Lana udazkenean kaleratuko da eta zuzenenko bira berri bati hasiera emango diote 2018aren amaieran.

My Albums

Browse my albums

  • jarraituiguzu

    • image
    • image