Artist Header
  • Location Donosti
  • Book Tour
  • Awards
  • Social Connect
2008 urtean sortutako talde hau hasieratik ibili da geratu gabe herriko festa, gaztetxe eta bestelako kontzertuak emanaz. Honekin batera, beren abestiak konposatzean Skakeitan (2010) maketa argitaratu zuten, estudioko beren lehen esperientzia izango zelarik. Taldearen izaera, ordea, ez zen guztiz definitu bere lehen diskoa atera zuten arte, Ahots gabekoen ahotsa (2012). Handik aurrera, Bad Manners, Talco, La Pegatina, Itziarren semeak, Vendetta, Ze esatek, Zea mays, 3gabe2, Betagarri, Glaukoma, Arkada Social eta beste hainbat talderekin batera jotzeko aukera izan dute, Manu Chao handia ahaztu gabe, Donostiako Piratek antolatutako ekimen bati esker Zurriola hondartzan (Donostia) jotako kontzertuan. Skakeitan musika taldeak amaitu berri du Ahots gabekoen ahotsa (2012) diskoaren bira homonimoa. Honi esker, Euskal Herriko geografiako hainbat leku bisitatzeko aukera izan du, musikari bezala hazi eta haien musika ahalik eta gehien zabaltzeko saiakera eginez. Bira honek ekarri dizkien momentu ahaztezin hauei eutsita, gogotsu daude beren lan berria entzulegoarengana iritsi eta proiektu honekin aurrera jarraitzekoinongo mugarik jarri gabe. Aurtengo Irailaren 29an Usurbilgo Higain Estudioetan sartu ziren haien bigarren diska izango dena grabatzeko asmoz, aldi berean crowdfunding egitasmoaren bitartez diskoaren finantzaketa kolektibo baten babes ekonomikoa lortu zutelarik. Ekimen hau aurrera eramateak are gehiago indartu dituelarik jendearen babesa eta konfiantza beraienganaino iristeko. Skakeitan bueltan da orain. Bere bigarren diskoa aurkeztu berri dute Orekariak (2014) izenburupean. Berriz ere Haritz Harreguyren eskutik aritu dira Higain estudioetan buru-belarri lan berria osatzen duten hamar abesti hauek grabatu eta nahasten. Orekariak tour hastear dago eta taldekide guztiak gogotsu eta energiaz beteta aurkezten zaizkigu zuzenekoa defendatzeko eta dagoeneko baieztatu dituzte bira hau osatuko duten lehen datak.
  • jarraituiguzu

    • image
    • image