Artist Header
  • Location Lekeitio
  • Book Tour
  • Awards
  • Social Connect
2013ko udan batu zen talde gaztea Lekeition, lagun artean asmatutako doinu batzuei forma emateko esperantzaz. Bide horri jarraiki “Hazia” EPa grabatu zuten 2014ko udan, banda batu zuten doinu eta ideia zaharrek osatuko zuten lehen lantxo hori.  Ia hiru urtez Euskal Herriko plaza ezberdinetan lan hau aurkeztu ostean, 2017an “Sustraia”-ren grabazio prozesuan murgildu zen taldea, urte bereko udan argia ikusiko zuena. Soinu konplexuagoa garatu du taldeak Txortx eta Pitu Etxebarrietaren gidaritzapean ekoiztutako  “Sustraia” lan honetan. Hamar kantuz osatutako lanean reggae erritmo lasaietatik rap ilun eta indartsuetara zein swing kutsuko soinuetara eramango gaitu musikak, betiere taldearen sustrai den reggae izaera mantenduz. Taldeak jamaikar doinuak gurera ekartzea bilatu izan du, soinu propio bat lortzen saiatuz bai euskaraz zein ingelesez. Erreferentzi nagusia reggaea izanik,  taldekideen espresio-bide izatea du xede Sustrajah-k, estiloaren inguruko mugarik ezartzeko asmorik gabe.

My Albums

Browse my albums

  • jarraituiguzu

    • image
    • image