Artist Header
  • Location Azpeitia
  • Book Tour
  • Awards
  • Social Connect
The Fridays Crew taldea, izenak dioen moduan, ostiraletan elkartzen ginen bost lagunek osatua da. 2005 inguruan hasi ginen elkartzen Azpeitiko Zubizarreko musika lokaletan. Seme Putiek, Patadazo, Apunta edo eta Korrosion Cerebral taldeetako partaideek osatutako musika proiektua izan zen. Taldea, ostiral gauetako inprobisazioa zen garai haietan, Moxo, Arka, Harri, Markexa eta Labakak osatua. Orduan, ezin izango genuen imajina proiektu serio baten parte izango ginenik. Asmo eta helmuga bakarra gure etxe eta taberna Txarrantxan kontzertu bat ematea bait zen. 2006an Azpeitiko punk rock talde ezberdinen errekopilazioaren bigarren alea ateratzeko ideia aprobetxatuz, guri ere aukera eman ziguten bertan parte hartzeko. “Azpeitia Desegin” izenako zuen diskak. Abendu hartan gure lehenengo grabaketa izan genuen beraz, Azpeitiko Lobo estudioan. Bi kanta grabatu genituen arren, ustekabean jendearengana iristen hasi ginen eta bi kantu horiez gain, beste taldeen pare bat bertsiorekin emanaldi batzuk ematen hasi ginen. Jarraian, beste errekopi baterako aukera eman ziguten: “Bardulia Sound”. Bertan, Gipuzkoako punk rock talde ezberdinekin parte hartzeko aukera izan genuen. Garai hartarako gure bigarren entsegu lokala izango zen Azkoitiako Portutxo lokalean grabatu genituen. Iker Lauroba izan zen bi abesti hauek grabatu zizkiguna. Lau kantu hauekin, eta kontzertuak jotzen ari ginela ikusita, taldeak atzerabide gabeko norabidea hartu zuela ikusi genuen. Beste helburu batzuk izanik, Moxo gitarra joleak taldea utzi zuen, talde kide berri izango zen Agirreri lekua utziz. 2008ko Irailean taldearen lehen diska izango zena grabatu genuen: ”The Fridays Crew”. Lobo estudioan grabatua, jendearen arrera ona medio bi urtez jo genuen Euskal Herriko ehundaka plaza, txozna, gaztetxe eta tabernetan. Bi urte hauen ostean, gure taldearen bigarren aldaketa iritsi zen. Kasu honetan, Arka gitarra joleak taldea utzi beharra izan zuen. Honen ordez, “Pilhead” taldeko Kusto gitarrajolea hasi zen gurekin estenatokiak urratuz. Urtebetez lan eginez gure bigarren lana izango zena iritsi zen. 2011ko Abenduan “Pentsatu Iratzarri Zure Kontzientzia” izenean kaleratu genuen gure bigarren diska, hau ere Lobo estudioan grabatua. Estudiotik, motibazio handiz atera ginen, oltza guztiak txikitzera eta ideiak eta aldarriak ozen abestera. 2013ko Irailean gure hirugarren aldaketa iritsi zen, Agirre gitarrajoleak utzi gintuenean. Aurrekoen moduan pena handiz, baina aurrera jarraitzeko gogoz eta indarrez, Iosu hasi zen gitarra astintzen, eta kontzertu batzuen laguntzaz talde dinamika berriari forma emanaz, gaur egungo formazioara iritsi gara: Markexa ahotsean, Harri baterian, Labaka baxuan eta koruetan, Kusto gitarra eta koruetan eta Iosu gitarra eta koruetan. Ilusio handiz ekin genion gure hirugarren diska izango denaren prestakuntzari. Buru belarri lokakean egon ostean, diska berria izango denaren grabaketan gabiltz Mutrikuko AME estudioan Axular Arizmendiren gidaritzapean.

My Albums

Browse my albums

  • jarraituiguzu

    • image
    • image