Track List
Update Required
To play the media you will need to either update your browser to a recent version or update your Flash plugin.
The Friday's Crew taldea Azpeitiako bost musikazale amorratuk osatu zuten 200Sean. Horietako
batzuk musika taldeetan ibiliak ziren (Seme Putiek, Patadazo, Korrosion Cerebral. .. ), eta inongo
helbururik gabe ostiraletan Zubizarreko musika lokaletan elkartzea erabaki zuten. Buruan zuten
helburu bakarra -beraien topagune zen Txarrantxa tabernan jotzea- betetzeaz gain, bestelakoak
etorri ziren bata bestearen atzean: 'Azpeitia desegin' bildumarako kanta bat grabatzea, Bardulia
ekimenerako beste bat, han eta hemen kontzertuak egitea ... Inertzia horri jarraituta eta zaleen
bultzadari esker 2008an 'The Fridays crew' diskoa argitaratu zuten, Euskal Herriko punk eta Oi!
estiloen zaleen onespena jaso zuena. Gerora, zurrunbilo horretan sartuta, 2011n 'Pentsatu
iratzarri zure kontzientzia' diskoa kaleratu zuten; honek ere harrera ona izan zuen. Baina horren
ostean atsedenaldi bat hartzea erabaki zuten eta taldean hainbat aldaketa izan dituzte.
Bueltan da orain taldea, indartuta, helduta eta gogo biziz. Gipuzkoan halako zeresana izan duen
punk-Oi! eszenak jarraitzaileak baditu, baina talde iraunkor gutxi, eta The Friday' s Crew da gutxi
horietako bato Salbu gaude, hortaz.
'Beti elkarrekin' eta 'Hemen gara' kantuek punk-Oi!aren patroi guztiak betetzen dituztelakoan
nago: lagunen garrantziari abesten diote, punkaren indarra daukate, baina nostalgia pisu
nabarmena duen melodia beti presente, bi ahotsek abestuta eta koroek lagunduta gainera. Eta
nabarmentzekoa da gitarraren lana -baita beste kantuetan ere-, Red Alert gogora ekartzen
diguna. Desagertutako Txarrantxa omentzen duen izen bereko kantua ere Oi!-ean kokatu
dezakegu, tarte akustikoak ere badituena. Bestela, gainontzeko kantuek asko dute punk eta
punk-rocketik: 'Eromenaren soka' azkarra eta zuzena da eta nonbait Kañeria 13 zein
Heriotzarekin topa egiteko modukoa; 'Gutun bat'-en Commando 9mm-en tankerako punk
melodiko azkarra lortu dute; 'Homofobiaren aurka' eta Gabriel Arestiren 'Nire aitaren etxea'
punk-rockeroak dira erabat. 'Hezur da azal', berriz, hardrockeroa da oinarrietatik, aurreiritziak
alboratuta; eta 'Zure beharra' Kuraiaren pareko riff barnerakoiak dituen punk-rock abesti irmoa,
garratza eta zuzena.